Euskarako C1 azterketa prestatzeko eskolak emango dituzte uztailean udal euskaltegian

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko eka. 21a, 09:24

Oñatiko udal euskaltegia kanpotik.

Ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango da ikastaroa eta helburua da HABE-ko azterketa itxira joateko prestatzea. Izen udal euskaltegian eman daiteke hilaren 25a aurretik.

Euskarako C1 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa egingo dute uztailean Bedita Larrakoetxea udal euskaltegian. Ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango da, 08:30etik 13:00etara. Ikastaroaren prezioa da 118,10 euro, baina langabezian egon eta subsidiorik jasotzen ez dutenek, doan izango dute eta jasotzen dutenek, berriz, hobaria izango.

Izena emateko azken eguna ekainak 25, eguena, da. Gehienez ere hamar laguneko taldea osatuko da, eta izen-ematearen hurrenkeran onartuko dira. Udal euskaltegian -Bidebarrieta, 18- eman behar da izena: 943 78 24 96 edo euskaltegia@onati.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak