Eskola Kiroleko azken jaia ospatu dute haur oñatiarrek gaur arratsaldean

Jone Olabarria 2021ko eka. 18a, 19:17

Zuazola institutuko areto nagusia Oñatiko eskola kiroleko denboraldiari amaiera emateko jaiaren topaleku bilakatu da gaur arratsaldean zehar. Bazkalostean hasita, 15:00etatik 19:00ak arte inguru, igaro dira bertatik kirolari gaztetxoak, oparia jaso eta azken festarako prestatutako ikuskizunak eskainiz.

Iazko ereduari jarraituz, eta segurtasun neurriak hartuta, ikasturte amaierako jaia antolatu nahi izan dute Oñatin aurten ere. Iazkoan "justu-justu" oparitxo bat jasotzeko aukera izan zuten haurrek, baina egungo osasun egoera ikusita, aurten pauso bat gehiago eman eta "ikuskizun txiki bat" aurkeztu du talde bakoitzak Zuazola institutuko areto nagusian.

515 haur inguru

Mailaka antolatu dute aurtengo jaia, eta guztira 515 ume inguruk eskaini dute ikasturte amaierarako prestatu duten ikuskizuna. Aktoreak ere izan dira azken jai horretan; Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegik umore ukitua eman nahi izan diote azken festari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak