Egunean birritan joango da Herribusa Usakora

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko eka. 15a, 09:37

Usakon bainatzen.

Oñatiko Herribusa egunean bi aldiz -16:00etan eta 19:30ean- joango da Usakora uztailaren 30era bitartean.

Aurten ere, Usakoraino joango da Herribusa. Egunean bi aldiz joango da: 16:00tan eta 19:30ean Ugarkaldetik irteten diren autobusak. Zerbitzu hau uztailaren 30era arte luzatuko da. Abuztuko lehen hiru astetan goizez ibiliko da bakarrik Herribusa, eta beraz, ez da Usakoraino iritsiko. Zerbitzua berriro hasiko da martxan abuztuaren 23an, eta irailaren 11an bukatu.

Usakoko bainu denboraldia ekainaren 12tik irailaren 12ra arte egongo da zabalik. Tarte horretan sorosle bat izango da 15:00tatik 21:00tara eta errefortzurako beste bat 15.30tatik 20:30tara. Gainera, zaintzaile bat ere egongo da COCID protokoloa betetzen dela ziurtatzeko; kartelak jarri dira COVID 19a prebenitzeko aholku higieniko-sanitarioekin: eskuak sarritan garbitu, segurtasun tartea utzi eta musukoaren derrigortasuna.

Joan den urtean moduko neurriak hartuko eta sistema erabiliko dute bainurako: bainu eremuan, gehienez, 30 lagun egon ahal izango dira batera eta jendea pilatzen bada, ordu laurdeneko txandak egingo dituzte. Beheko eremuan ezingo da toallarik jarri.

Hilaren 8an putzua garbitzen ibili ziren urpekarien esanetan, ura 10ºC-tan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak