Oñatiko ondarea ezagutu eta ezagutzera emateko helburuarekin egin zuten kontzertua, eta, zehazki, Oñatiko trena izan zen protagonista atzokoan. Ganbara Txiki, Ganbara Txikitxo eta hasi berriak direnak aritu ziren kantuan, eta atzeko pantailak bideoak eta irudiak ere izan ziren ikusgai. "Santa Ana ia guztiz bete zen, eta bertan izan zirenek esan digutenez, asko gozatu zuten emanaldiaz", esan du Biainek.
Gaineratu du urtero saiatzen direla kontzertua "ohiko tokietatik" kanpo egiten. Aurten, baina, osasun krisiak behartuta Santa Anan egin behar izan dute, neurri guztiak egoki bete zitezen.