Pentsioen sistema publikoak hizpide 'Hamar gai, hamaika berba' zikloaren ekaineko saioan

Txomin Madina Milikua 2021ko eka. 8a, 21:53

Ekaineko saioko hizlariak: Ana Mezo eta Xabier De la Fuente.

Oñatiko EH Bilduk antolatuta egiten dabiltzan hitzaldi zikloaren hurrengo saioa ekainaren 16an izango da, 18:30ean, Santa Ana aretoan. Ana Mezok eta Xabier De la Fuentek hartuko dute parte hizlari moduan.

Pentsioen sistema publikoen ingurukoa izango da Oñatiko EH Bilduk antolatutako Hamar gai, hamaika berba hitzaldi zikloaren baitako ekaineko saioa. Hilaren 16an egingo dute da, 18:30ean eta Santa Ana aretoan, eta bertan parte hartuko dute Pentsionistak Martxan eta Onenako kide den Ana Mezok eta Mikel De la Fuentek, EHUko irakasle ohia eta egun erretiratua.

Antolatzaileek azaldu dutenez, pentsioen auziaren gaur egunerainoko ibilbideaz hitz egingo dute datorren asteko eguazteneko saioan, baita etorkizuneko erronkez ere. Hala, Mezok hitz egingo du pentsiodunen mugimenduaren erronken inguruan eta De la Fuentek, egungo egoera, mehatxuak eta hobekuntzarako aukerak izango ditu hizpide. Urko Lopez izango da moderatzailea, ekonomian doktorea eta Bizkaiko EH Bilduko batzarkidea.

Sarrera doakoa izango den arren, antolatzaileek aurretiaz hartzeko gomendatu dute. Udalaren webgunean egongo dira eskuragarri sarrerak, baita Txokolateixan ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak