Arantzazuko aterpetxeak berriro ireki ditu ateak

Irene Jauregi 2021ko eka. 7a, 12:11

Arantzazuko aterpetxea, Oñatin.

Pandemiarekin batera itxi behar izan zituen ateak aterpetxeak, baina dagoeneko zabaldu ditu, ekainaren 1ean hain zuzen ere.  Gizarteratzea eta lan-munduratzea helburu duen Suspertu-EDE Fundazioak izango du aterpetxea kudeatzeko ardura.

Aterpetxeak sei logela ditu eta edukiera muga erdira murriztuta dagoenez, COVID-19ra egokitzeko protokoloa dela eta, 28 ohe ditu erabilgarri. Beste zerbitzu batzuen artean honako hauek eskaintzen ditu: wifia, aisialdirako gunea, behar bezala ekipatutako sukaldea eta pixkanaka egokitzen joango diren beste batzuk.

Bezero nagusien artean honako hauek daudela adierazi dute: hezkuntza-programak garatu nahi dituzten eta egonaldia ere eskaini nahi duten ikastetxeak; erromesak (taldeka zein banaka); natura maite duten familiak; parkean zehar ibilbidea egin nahi duten mendiko taldeak; eta ingurune lasai eta naturalean jarduerak egin ahal izateko tokia behar duten elkarteak eta erakundeak. Susperturen koordinatzaile den Jon Basalduak zera azaldu du: "Pandemiak zailtasunak eragin dizkigun arren, hazteko eta proiektu berriak irekitzeko gure estrategiarekin aurrera jarraitu dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak