Aloña Mendiko jokalariak ez dira pasa bigarren fasera

Oihana Elortza 2021ko eka. 6a, 14:48

Galdu egin dute Aloña Mendiko neskek (36-24) Vigon jokatutako hirugarren partidua eta ondorioz ez dira Espainiako txapelketako bigarren faserako sailkatu.

Urduri atera dira kantxara eguerdian jokatutako partiduan Cartonajes Arregi - Aloña Mendi taldeko neskak. Bazituzten aukerak taldeko txapeldunak izan eta bigarren faserako sailkatzeko, baina urduritasun hori hasieratik antzeman zaie eta ez dute partidua irabazi. Berdinketan, edo gol bakarragatik galtzea ere nahikoa zuten fasea gainditzeko, baina 12atik galdu dute eta ezin izan da. Asteburuaz eta eskubaloiaz gozatu dute eta ordu honetan etxerako bidean dira.

Madrileko Vallecas taldea izan da taldeko irabazlea eta bigarren faserako sailkatu da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak