Irabazi bigarrena ere

Oihana Elortza 2021ko eka. 5a, 19:33

Vigon jokatutako bigarren partidua ere irabazi egin du Aloña Mendik (30-23). Galtzen joan da atsedenaldira, baina bigarren zatian ondo jokatzen segi dute eta nagusitasuna erakutsi.

Madrileko Vallecas taldearen aurka jokatu dute, gaur arratsaldean, Espainiako txapelketarako bigarren partidua, eta irabazi egin dute. Oso lehiatua izan da lehen zatia eta madrildarrak gol bateko errenta lortuta (11-12) joan dira atsedenaldira. Bigarren zatia hasi ahalaz bat, aurretik jarri dira markagailuan oñatiarrak eta horrelaxe bukatuko dute partidua. Bihar 12:30ean jokatuko dute kantxa berean Galiziako taldearen kontra.

Atzo gol bakarragatik irabazi zion Cartonajes Arregi - Aloña Mendik aurkariari, Gaztela eta Leongo taldeari, eta Madrildarrek 13gatik galiziarrei.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak