Irabazi egin du lehen partidua Aloña Mendik

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko eka. 4a, 19:44

Aloña Mendiko jokalariak Vigon jokatutako lehen partidua irabazi ostean, hemendik hara joandako etxekoen eta elkarteko kideekin batera. (Argazkia: Aloña Mendi)

Gol bakarragatik (28-27) baina irabazi egin dute, eskubaloian, Aloña Mendiko kadete mailako neskek Vigon jokatutako lehen partidua. Lehen zatian bigarrenean baino hobeto ibili dira oñatiarrak eta azken minutuetan justuan ibili arren, irabazi egin dute lehena. Bihar, zapatua, dute bigarrena, 18:00etan.

Gaztela eta Leongo Hiper Hierros BM Nava taldearen kontra jokatu du Espainiako txapelketako lehen faseko lehen partidua talde oñatiarrak Vigon arratsaldean, eta 28-27 irabazi du. Lehen zatian ondo ibili da Mikel Agirrek eta Andrea Gartziak zuzentzen duten taldea eta bigarrenean ez horrenbeste. Partiduko azken minutuetan lau goleko errenta izan dute oñatiarrek, baina aurkariak bizpahiru gol sartu ditu bata bestearen segidan eta gol bakarreko aldearekin irabazi du partidua Cartonajes Arregi - Aloña Mendi taldeak.

Bihar, zapatua, Madrileko Vallecas taldearen aurka jokatuko dute gaurko ordu berean, 18:00etan. Eta domekan, 12:30ean, Graficas Lassa Carballa talde galizaiarraren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak