Auto bat irauli da GI-2630 errepidean, baina ez da zauriturik izan

Uxue Igarza Loiola 2021eko ekainaren 4a

15:25ean, auto bat errepidetik irten da eta irauli egin da Elorregi eta Oñati arteko GI-2630 errepidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez ez da inor zauritu. Halere, auto-ilara luzeak sortu dira istripuaren ondorioz, baina dagoeneko erretiratu dute ibilgailua eta bere onera itzultzen ari da zirkulaioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak