Apirilean gaztetxean egitekoak ziren kontzertuak gaur egingo ditu Antixena parkean Larru Beltzak taldeak: 17:00etan eta 18:30ean. Hasiera baten apirilak 10, zapaturako, ziren sarrerak 17:00etako izango dira eta apirilak 11rako zirenak, 18:30tako. Sarrerak bueltatzeko aukera ere egongo da, ekainak 12 Antixenan egongo dira taldeko kideak 12:00etatik 12:30era bitartean. Oharra: Euria eginez gero, azokan izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.