Musika erlijiosoaren hainbat ikuspuntu erakutsi dituzte kantuan, Ganbara Faktoriakoek

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 30a, 21:37

Urtero, Ganbara Faktoriak, euren bazkideei zuzendutako kontzertu berezi bat eskaintzen du, eta oraingoan, programa desberdin bat aurkezteko asmoarekin, hainbat estilotako musika sakroa aukeratu dute Sacrum kontzerturako. Bertaratutakoek, txaloz hartu dituzte abesbatzen kantuak.

Ganbara Txiki taldekoak izan dira abesten lehenak. Bost abesti kantatu dituzte Aitor Biainen zuzendaritzapean eta Leire Ugarte pianoan izan dutela. Ondoren, Hots Abesbatzako kantarien txanda izan da, horiek piano-jole moduan, Amaia Zipitria izan dute. Eta azkenik, Ganbara Abesbatzakoek beste sei kantu abestu dituzte. Amaitzeko, hiru taldeetako musikariek elkarrekin abestu dute Eliza Gylkinsonek idatzitako Requiem bat. Abesti hori, 2004ko abenduko Indiako ozeanoko lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren biktima guztien omenez egindakoa da, eta entzule askok aukeratu izan dute otoitz eta kontsolamendu abesti bezala. Bada, Ganbara Faktoriako taldeek, obra hori interpretatu dute, pandemia honetan hil diren guztien omenaldi gisa.

Musika erlijiosoak dituen ikuspuntu desberdinak erakutsi dituzte kontzertuan, eta hori nabarmentzeko, XXI. mendeko obra batzuk aukeratu dituzte: Revelation edota Dies Irae, esaterako. Horiez gain, beste garai batzuetako obrak ere eskaini dituzte. 

Guztira, 100 lagun inguruk hartu dute parte parrokian eman duten kontzertuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak