Errekaldeko jaiak giro onean pasa dituzte

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 29a, 17:00

Euriagatik, Bizarro taldearen kontzertuan, aterpeak jarrita. (Argazkia: Errekaldeko jai batzordea).

Egubakoitzean, Bizarroren kontzertuan sekulako euri zaparrada bota baldin bazuen ere, Errakalde jaietako batzordekoak prest zeuden horretarako ere eta kontzertuarekin aurrera egin ahal izan zuten. Zapatuko orientazio probak sekulako arrakasta izan zuen, eta gainerako zuzenekoak ere ondo joan direla azaldu dute batzordetik.

Egubakoitz arratsaldean, etxafuegoak jaurtita eman zioten hasiera Errekaldeko jaiei. Horren ostean, Nhill taldearen kontzertua izan zen, normaltasunez egin ahal izan zutena. Bizarroren txanda iritsitakoan, baina, sekulako euri zaparrada hasi zen. Dena den, batzordekoek prest zituzten aterpe batzuk eta segituan jarri ahal izan zituzten eta zuzenekoarekin arazo gabe jarraitu ahal izan zuten.

Zapatuko orientazio probak sekulako arrakasta izan zuela adierazi du jai batzordeko Mikel Garaik. Adin guztietako jendea gerturatu zela azaldu du eta oso pozik ibili zirela guztiak. Aiert Alberdiren eskutik eguerdian izan zen kontzertua eta arratsaldeko Maddi eta Leireren eta Mentertz 26/12 taldearen zuzenekoak ere oso ondo joan zirela azaldu dute batzordetik. Jaiei bukaera, Santurtziko Deiedra taldeak eman zien.

Julio Bikuña Txope auzokide zenak ateratako argazkien erakusketa ere izan zen ikusgai eta 80. hamarkadako auzoko jaietako hainbat argazki izan ziren ikusgai, esaterako, soka batetik zintzilik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak