Vigon jokatuko du Aloña Mendik Espainiako txapelketako lehen fasea

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 27a, 13:47

Kadete mailako eskubaloi taldea. (Argazkia: Aloña Mendi)

Vigon (Galizia) jokatuko du kadete mailako Aloña Mendiko eskubaloi taldeak Espainiako lehen faseko lehia. Galiziako, Madrileko eta Gaztela eta Leoneko beste talde banakin osatuko du laukotea eta elkarren aurka jokatuko dute ekainaren 4tik 6ra bitartean.

Ekaineko lehen asteburuan jokatuko dituzte kadete mailako eskubaloiko Espainiako txapelketako lehen jaseko partiduak eta jakinarazi dute taldeak nortzuk osatuko duten eta partiduak non jokatuko dituzten. Cartonajes Arregi - Aloña Mendi taldeari Vigon (Pontevedra, Galizia) jokatzea egokitu zaio eta aurkari izango ditu talde hauek: Graficas Lassa Carballal (Galizia), Hiper Hierros BM Nava (Gaztela eta Leon) eta Vallecas (Madril).

Lauko zortzi talde egongo dira fase honetan eta talde bakoitzeko kideek elkarren aurka jokatuko dute; ekainaren 4tik 6ra izango dira partiduak (Vigon, San Joan Despin, Terrasan, Ciudad Realen, Castellonen, Alacanten, Sevillan eta Fuerteventuran) Talde bakoitzeko irabazlea bigarren faserako sailkatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak