Oñatiko eta inguruko historiaurreaz arituko da bihar Alvaro Arrizabalaga

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko maiatzaren 25a

Alvaro Arrizabalaga oñatiarra.

Bailarako arbasoak. Deba Goiena historiaurrean izeneko hitzaldia egingo du bihar Alvaro Arrizabalagak Oñatiko kultura etxean. Historiaurreaz eta paleontologiaz mintzatuko da.

Bailarako arbasoak. Deba Goiena historiaurrean izeneko hitzaldia egingo du bihar, maiatzak 26, Alvaro Arrizabalaga oñatiarrak. Oñatiko Udalaren eta EHUko Historiaurreko Ikerketa Taldearen arteko hitzarmenean sartzen da hitzaldia, eta historiaurreaz eta paleontologiaz mintzatuko da. Eguaztenean izango da, 18:30ean, kultura etxean.

Urte asko daramatza Alvaro Arrizabalagak Euskal Herriko historiaurrea lantzen, eta ikerketa eta indusketa askotan parte hartu du. Azkenetakoa, Izturitzen; duela 30.000 urte inguruko mamuten, beste hainbat animaliaren eta tresnen arrastoak aurkitu dituzte. Arrizabalagak zuzendu duen taldean Asier Erostarbe oñatiarra ere ibili da. Biharko hitzaldian, bertako historiaurreari buruz jardungo du Arrizabalagak, Oñatikoaz eta bailarakoaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak