'Dantzatu nirekin', Iker Martinez eta Zaldi Herrenak-en abesti berria

Uxue Igarza Loiola 2021eko maiatzaren 25a

Irailean argitaratuko dute Hegaldiak izeneko diskoa, baina aurrerapen bat kaleratu berri dute. Iker Martinez oñatiarrak azaldu duenez, abestia "maitasunak eta gauak bat egiten dutenean sortzen diren sentipenei" idatzita dago; momentu horretako zirrarari, alegia.

Aurretik hainbat taldetan aritu den arren, Martinezek 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehenengo lana eta 2019an iritsi zen bigarrena. Orain baina, hirugarren honetan, elkarlanean egin ditu kantuak: berak sortutako melodia eta hitzak Zaldi Herrenak taldearekin "aberastu" ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak