Kirol begiraleen izen-ematea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 25a, 09:38

Kiroldegiko kantxa urdinean ume batzuk aurretik egindako kirol kanpaina batean.

Ekainaren 28tik uztailaren 23ra Oñatin egingo den udako kirol kanpainarako begiraleak behar dituzte eta izen-ematea zabalik dago. Eskaera orriak eta behar den dokumentazioa ekainaren 1a bitartean entregatu behar dira Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Udala begiraleak behar ditu ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean egingo den kirol kanpainarako eta dagoeneko zabaldu du eskaerak jasotzeko epea. Eskabideak ekainaren 1 arte (egun hori barne) aurkeztu behar dira Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan presentzialki zein erregistro elektroniko bidez.

Kirol kanpainaren barruan, kirol zerbitzu hauetan lana egiteko kontratazioak egingo ditu Udalak, egun tarte horietarako eta Udalak ezartzen duen zerbitzuaren beharraren araberakoa:

  • Kirol zerbitzu orokorrak: mini-tenisa, tenisa, squasha, badminton, eskupilota, erraketa kirolak, paleta, jolasak, kirolanitza eta mendiko bizikleta (MBT).
  • Kirol zerbitzu espezifikoak: eskalada indoor eta patinajea.

16 urte beteta izatea

Begirale moduan onartua izateko bete beharreko baldintzen artean, eskaera egiten duenak 16 urte beteta izan behar ditu lan kontratua egiterako egunean. Horrez gain, kirol batzuetarako zein besteetarako, DBH eta ondorengo ikasketa hauen titulazioaren jabe izan beharko da edo ikasketa horiek egiten egon: IVEF/INEF, iIrakasle ikasketan gradua (hezkuntza fisikoko espezialitatea, TAFYD (Gorputz eta kirol ekintzak sustatzea) edo kirol begiralea (Kirolaren Euskal Eskola eta federazioetako tituloak, eskainiko diren zerbitzuetan, edo baliokidea). Euskarako B2 mailaren edo pareko maila izatea ere eskatuko da.

Kirol motaren arabera bestelako betebeharrak ere eskatzen dituzte begirale izateko. Saio batzuk egingo dituzte zerbitzuen antolakuntzarako eta ebaluaziorako, eta formazio saioak ere egongo dira. Informazio hori guztia hemen dago jasota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak