Emakumezko pilotarien lehen klub profesionala sortu dute

Xabier Urtzelai 2021ko mai. 25a, 08:35

2019an Emakume Master Cup irabazi zuen Uxue Oses pilota astintzeko prestatzen, artxibo erretratuan.

Atzo aurkeztu zuten Leitzan emakumezkoen pilota profesionalizatzeko abian jarri duten ekimena. Gizonezkoetan enpresen esku dago profesionalismoa, eta emakumezkoetan kluba sortu dute hori kudeatzeko,  Ados Pilota du izena. Oraingoz klubak hamahiru pilotari profesional izango ditu, eta dagoeneko txapelketa ere antolatu dute, Plazaz plaza izenekoa. Bada, Uxue Oses oñatiarra dago txapelketan esku hartzeko aukeratuen artean. 

Oraingoz hamahiru pilotari profesional izango ditu Ados Pilotak, eta oraingoz, talde horretan ez dago debagoiendarrik. Txapelketa gehiago jokatu nahi dituzte, eskertuta daude orain arte Emakume Master Cup-ek eman dien aukeragatik, baina uste dute ez dela nahikoa; lan baldintzak hobetu nahi dituzte, eta, guztiaren gainetik, ez dute inoren menpe egon nahi.

Bada, kluba aurkeztearekin eta bertan izango diren pilotarien berri ematearekin batera ekainaren 4an hasiko duten txapelketa ere aurkeztu zuten atzo Leitzan. Plazaz plaza izango du txapelketak izena, eta guztira hamahiru jardunaldi izango ditu. Hala, pilotariak Euskal Herrian barrena ibiliko dira, eta Katalunian ere –Bartzelonan– jokatuko dituzte zenbait partidu.

Oses aukeratuen artean

Aurreratu moduan, hamahiru pilotarien zerrendan ez dago debagoiendarrik, baina klubean pilotari gazteak ere trebatu nahi dituzte, eta hor badago ibarreko ordezkaririk. Guztira hiru pilotari gazte trebatuko dira xapelketa horren baitan. Eta, Uxue Oses da horietako bat; hala, Oñatikoarekin batera izango dira Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu. Eta, azken urteotan txapelketetan gehien nabarmendu diren hamairu pilotariak dira Maite Ruiz de Larramendi, Iera Agirre, Amaia Aldaregia, Olatz Ruiz de Larramendi, Irantzu Etxebeste, Naroa Elizalde, Eneritz Arrieta, Oihana Orbegozo, Naroa Agirre, Ainhoa Ruiz de Infante, Olatz Arrizabalaga, Amaia Aldai eta Gentzane Aldai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak