Hurrengo asteburuan ospatuko dira Errekaldeko jaiak

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 21a, 09:26

Bizarro taldeak joko du maiatzaren 28an Errekaldeko jaietan.

"Ekintza sorta xume bezain erakargarria" prestatu du Errekaldeko jai batzordeak auzoko jaiak ospatzeko. Egon da, besteak beste: Bizarro, Nhil, Aiert Alberdi, Maddi eta Leire, argazki erakusketa eta orientazio proba. Maiatzaren 28an eta 29an dira Errekaldeko jaiak.

Errekaldeko jai batzordeak adierazi duen moduan, lanean ibili dira aurten jaiak egin ahal izateko eta hurrengo asteburuan, maiatzaren 28an eta 29an, ospatuko dira, "ekintza sorta xume bezain erakargarria" bat prestatuta dute-eta. Zuzeneko musika kontzertuak, orientazio probak eta Julio Bikuña 'Txope' auzotarrak ateratako argazkien erakusketa egongo dira, besteak beste. Agendan dator egitarau osoa.

Egitaraua aurkeztearekin batera, jai batzordeak gogora ekarri gura izan du batzordeak aurreko jai batzuetan pairatu zuen lapurreta , eta eskerrak eman gura izan dizkie ondoan izan dituzten guztiei. Baita urtez urte babesa eskaini dieten guztiei ere: "Justiziak arrazoia eman digun arren, batzordearen egoera ekonomikoa kezkagarria da eta 2021eko jaiak ospatzeak esfortzu gehigarria eskatu digu. Bestalde, eskerrik beroenak eman gura dizuegu momentu gogor horietan elkartasuna adierazi zenuten danoi! Aupa zuek!! Eta, zela ez, eskerrak ematea urtez urte zuen babesa eskaini duzuenoi".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak