Elkarrataratzea egingo dute iluntzean Oñatin Palestinari elkartasuna adierazteko

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko maiatzaren 21a

Israelek eraitsitako Gazako eraikin bat. (Argazkia: Mohammed Abed (AFP)

"Palestinaren askapenaren alde borroka ari direnei elkartasuna" adierazteko eta "israeldarren basakeria salatzeko" elkarretaratzea egingo dute 19:00etan plazan. Herriko hainbat eragilek egin dute bat kale agerraldiarekin.

Sarraskia gelditu. Palestina askatu lelopean elkarretaratzea deitu du Oñatiko Ernaik iluntzerako: "Elkartasuna adierazi nahi diegu Palestinaren askapenaren alde borrokan diharduten anai-arrebei eta irmoki salatu nahi dugu estatu Israeldarraren basakeria".
 
Iluntzean, 19:00etan, izango da elkarretaratzea plazan. Herriko hainbat eragilek egin dute bat deialdiarekin, tartean: Sortu, LAB, EH Bildu, Bargastak, Sare feminista, pentsiodunak, Txatxilipurdiko Oñatiko lan taldea, Antixena gaztetxea, STH eta Auzoko.
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak