Euskal Liga irabazi dute, eta Espainia da orain erronka

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 19a, 18:30

Kadete mailako Euskal Liga irabazi duen Aloña Mendiko taldea (Argazkia: Aloña Mendi).

Lauko zortzi talde egongo dira lehian eta datorren astean jakingo dute lehen fasea non jokatuko duten.

"Pozik, oso pozik" daude Aloña Mendiko eskubaloiko kadete mailako neskak Euskal Liga irabazita. Joan den asteburuan jokatutako lauko finalean lortu zuten garaipena. "Sekulakoa izan da. Oso urte gogorra izan da, berez ez ditugu entrenamenduak eten baina zazpi edo zortzi jokalarirekin ibili gara ikasturte osoan. Oso nekatuta bukatu dugu denboraldia eta garaipen hau sekulakoa izan da, merezitakoa", dio taldea zuzentzen duen entrenatzaileetako batek, Andrea Garciak.

Espainiako Txapelketa

Euskal Ligako txapeldun direnaren poza gainetik kendu ezinda, hurrengo erronkan dute orain burua jarrita jokalariek: Espainiako Txapelketako lehen fasea gainditzea. Ekainaren 3tik 6ra bitartean jokatu dute eta datorren astean jakingo dute non izango diren partiduak. Ziurra dena da lauko zortzi talde egongo direla lehian eta bakoitzeko talde onena sailkatuko dela bigarren faserako; lauen arteko lehia jokatu dute talde bakoitzean, eta zortzi irabazleak pasako dira hurrengo fasera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak