Genero arrakalari nola erantzun izango dute hizpide iluntzean Santa Anan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 19a, 13:19

Gaur da genero arrakali buruzko hitzaldia (Argazkia: dreamstime).

Genero arrakalaren bueltan egingo dute solasaldia gaur Iraitz Agirre antropologoak, ELAko Mirari Irurek eta EH Bilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarenak. 18:30ean izango da, Santan Anan.

Genero arrakalari etorkizunean nola erantzun eta zein bide jarraitu hausnartzeko solasaldia egingo dute iluntzean. "Egungo egoera lehendik dator. Kapitalismoa eta patriarkatua urte askotan izan dira sistemaren puntu nagusienetako bi eta horrek ekarritako ondorioetako bat da lan banaketa. Arrakala handiak hortik datoz eta horren inguruan jardungo dut nik, gaiaren ikuspegi antropologiko eta feminista bat eginez. Mirari Irurek egungo egoeraren inguruko datu batzuk emango ditu eta azkenik, Nerea Kortajarenarekin batera, etorkizunera begira jarriko gara", dio solasaldian parte hartuko duen Iraitz Agirre arrasatearrak.

Solasaldia Oñatiko EH Bilduk antolatutakoa da, 'Hamar gai hamaika berba' hitzaldi zikloaren barruan. 18:30ean hasiko da, Santa Anan, eta komeni da sarrera aurrez hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak