Afrikari buruzko jardunaldiak egingo dituzte aurten ere Arantzazun

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 19a, 07:38

2011an Afrikari buruz Arantzazun egindako topaketako argazkia.

'Arantzazu Afrikaren topaleku' izeneko jardunaldia egingo dute Gandiaga topagunean ekainaren 5ean, aurrez aurre. Solasaldiak, zineforumak eta 'Afrotopia' argazki erakusketak osatuko dute jardunaldia.

Maiatzaren 25ean da Afrikaren Nazioarteko Eguna eta Afrikaren Aldeko Taldea osatzen duten erakundeek eta jatorri afrikarreko hainbat elkartek jarduerak egingo dituzte herrialde horren berri emateko. Kultura eta hezkuntza jarduerak eta topaketak egingo dituzte, adibidez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ekainaren 5ean Arantzazun egingo dituzten jardunaldiak dira ekintza horietako bat. Aurretik, beste urte batzuetan, ere egin izan dituzte herrialde horri buruzko topaketak Arantzazun.

Afrikaren Aldeko Taldea 2005ean sortu zuten eta egun hamasei erakundek osatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak