Irteera horien antolatzeko, aurrez senideekin egon eta eurekin batera adostuko dituzte egoitzako arduradun eta langileek. Bestalde, bisita gehiago ere jasotzeko moduan izango dira gaurtik aurrera; orain arte, bi bisita jaso dituzte astean, eta, hiru izan ahal izango dituzte aurrerantzean.
Gaur egun, 76 egoiliar daude San Martin egoitzan.