Azpeitiaren kontra ezer egiterik ez Oñatik

Julen Iriondo 2021eko maiatzaren 15a

Oñatiarren gainetik pasa ziren azpeitiarrak Herriarteko Txapelketako kanporaketako joaneko partiduetan: 2-22 kadeteetan, 2-22 gazte mailan eta 5-22 nagusietan.

Gipuzkoako punta-puntako taldea da azpeitiarra pilotan –azken bost edizioetan lau aldiz Herriarteko Txapelketa irabazitakoa–, eta atzo Zubikoan ez zen ezustekorako aukerarik izan. Kanpokoek askoz ere jo handiagoa erakutsi zuten eta horretan oinarritu zuten euren nagusitasuna.

Langintza zaila zela aurrez ere jakin arren, gehixeago egin ezaren penarekin geratu ziren oñatiarrak. "Tanteoan denak izan ziren antzerako partiduak, baina nagusietan, behintzat, izan ziren tanto piloteatuak", zioen botilero lanetan jardun zuen Aitor Tatiegik.

Hurrengo egubakoitzean izango dira itzulerako partiduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak