Gimnasio berria astelehenetik izango da erabilgarri Zubikoan

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 14a, 10:42

Lehengo makinez gain, berriak ere egongo dira Zubikoako gimnasioan. (Argazkia: Oñatiko Udala)

Horrekin batera, boulderra eta aldabelen zerbitzua era zabalduko dituzte astelehenean; rokodromoa ez dute astelehenean zabalduko, lanak bukatutakoan. Erreserba egin beharko da aurrez horiek erabiltzeko, Zubikoako webgunearen bitartez.

Iragarri zuten moduan, astelehenean, hilak 17, zabalduko dituzte gimnasioaeta boulderra Zubikoa kiroldegian; rokodromoa ere ahalik ez azkarren, lanak amaitutakoan. Horiek erabiltzeko, baina, derrigorrezkoa izango da aurrez erreserba egitea, igerilekua erabiltzeko egiten den moduan. Horrenbestez, astelehenetik aurrera, Internet bitartez erreserbatu ahal izango dituzte txandak erabiltzaileek kirola egiteko gune horiek erabiltzeko, zubikoakiroldegia.oñati.eus webgunean.

Jende kopuru mugatua ibili ahal izango da gune horietan aldi berean: gimnasioan gehienez ere 30 lagun egon ahal izango dira, rokodromoan sei eta bi boulderretako bakoitzean, berriz, launa erabiltzaile ibili ahal izango dira ordu berean. Abonatuek izango dute aukera erreserbak egiteko, eta abonatuta ez daudenek eguneko sarrerak izango dituzte salgai, tokirik balego. Maiatzaren 7ko dekretuaren arabera, gainera, kiroldegia ohiko ordutegian hasi dira ixten astegunetan; hau da, 21:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak