Espainiako txapelketako faserako sailkatzea lortu dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 12a, 14:27

Espainiako txapelketako fasera sailkatu den kadete mailako taldea.

Euskadiko Txapelketa jokatu zuen kadete mailako nesken taldeak, joan den asteburuan, Zarautzen. Oraingoan lauko finala jokatuko dute eta Sinergia Orio izango dute etsai gogorrena.

Andrea Garciak eta Mikel Agirrek zuzentzen duten kadete mailako nesken taldeak, Euskadiko Txapelketa jokatu zuen joan den asteburuan, Zarautzen. Bertan lortutako emaitza onengatik, Espainiako txapelketako faserako sailkatu dira, Kukullagarekin batera. Txapelketa hori ekainaren 3an, 4an, 5ean eta 6an jokatuko da, oraindik zehazteke dagoen lekuan, izan ere, asteburuan jakin ahal izango da, ikusita zein emaitza lortzen dituzten taldeek lauko finalean, baina taldekideak "pozik" daude.

Asteburu honetan, lauko finala 

Euskadiko Txapelketako lauko finalean, ahalik eta postu onenean geratzea lortu nahi dute txantxikuarrek. Gaur, egubakoitza, 17:30ean Kukullagaren aurka jokatuko dute; bihar, zapatua, Sinergia Orioren kontrako partidua izango dute 18:30ean; eta azkenik, domekan, Eibar izango dute aurkari 10:30ean. Garciak azaldu du "zaila" izango dutela, baina badituztela "aukerak".
Partiduak streaming bitartez zuzenean ikusi ahal izango dira gainera, Orio Eragin Eskubaloia Youtubeko kanaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak