Horrela erabaki dute, bigarren urtez jarraian, aho batez, Corpus Egunaren antolakuntzan ibiltzen diren eragileek: Oñatiko parrokia, Kofradia, Oñatz eta Oñatiko Udala. Ekainaren 3an, eguena, da aurtengo Corpus Eguna eta meza domekan, ekainaren 6an, izango da.
Ekitaldi kulturalei dagokienez, "unean unean indarrean dagoen dekretuaren araberako ekitaldiak antolatzera mugatuko" dira. "Egunak igaro ahala agendan zehaztu ahalko dugu zerbait programatzeko moduan gauden edo ez", diote eragileek kaleratutako oharrean.