Igerilariak "gustura" lanen emaitzarekin, Oñatiko igerileku berrian egindako lehiaketan

Jone Olabarria 2021ko mai. 8a, 19:08

Sei taldetako 110 igerilari inguruk hartu dute parte txapelketan, tartean Bergara eta Oñatiko igerilariak egon dira; segurtasun neurri zorrotzak bete dituzte eta orokorrean, igerilari eta entrenatzaileak "pozik" agertu dira emaitzarekin.

Gaur egun erabiltzen den sarreratik sartu dira igerilariak, bi txandatan, talde batetik bestera bost minutuko tartea utzita. Tenperatura hartu zaie eta Gipuzkoako Federazioak emandako galdetegi bat bete behar izan dute igerilariek. Aldagelak ez dituzte erabilgarri izan, eta igerileku kanpoan talde bakoitzak bere lekua izan du; harmailak ere igerilariek erabili dituzte eta ez da publikorik egon.

Pandemiagatik, neguko ligan ez dira erreleboen probak egiten ari, baina beste proba hauek egin dituzte: estilo librean 50 eta 1.500 metro arteko probak; atzerakoan, brazan eta tximeletan 50 eta 200 metro artekoak; eta estiloetan ere lehiatu dira, 100 eta 400 metroko probetan. 

Emaitzarekin pozik

Oñatiko igerilariek igerileku berria ezagutu eta bertan entrenatzen duten arren, kanpoko taldeetako igerilari eta entrenatzaileek gaur ezagutu dute igerileku berria. Azaldu dutenez hobekuntza "nabarmena" da eta aurrekoarekin alderatuz gero, "oso gustura" daudela emaitzarekin.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak