Potx, Irene eta Asier eta Andoni Ollokiegi asteburuan ikusgai

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 6a, 09:26

Irunberri plazan, asteburuko ekitaldietarako oholtza prest dago.

Aurten ere ezin izango dira ospatu ohiko moduan San Migel Txiki jaiak. Dena den, egongo da zertaz gozatu, zapaturako eta domekarako hainbat ekintza antolatu dituzte-eta jai batzordekoek. Zapatuan, Potx magoaren ikuskizuna izango da Irunberri plazan, 17:30ean. Eta domekan, 17:00etan, leku berean, Irene eta Asierren kontzertua izango da lehenengo, eta horren ostean, Andoni Ollokiegik eskainiko du saioa.

San Migel Txikitako ekitaldi horiek ikustera joateko sarrerak doan izango dira, baina aurrez hartu beharko dira. Zapatu eta domeka goizean, sarrerak Zazpibideta bidegurutzean eskuratu ahal izango dira. Ekitaldiek irauten duten bitartean, sarbidea edukieraren arabera ahalbidetuko dute. Jai batzordekoek arduraz jokatzeko dei egin dute, segurtasun neurri guztiak bete daitezen.

Egitarau osoa, agendan dago ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak