Musika eskolako ikasleek hainbat entzunaldi eskainiko dituzte

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 5a, 09:01

Jose de Azpiazu musika eskolako bi ikasle.

Orain arte egindako lana, jendaurrean erakutsiko dute Jose de Azpiazu musika eskolako hainbat ikaslek. Akordeoi emanaldia egingo dute, esaterako, zapatuan, Lazarraga lorategian 12:30ean, eta hilaren 10etik 18ra bitartean, beste hainbat instrumenturen entzunaldiak egingo dituzte.

Musikaz gozatzeko egitaraua prestatu dute Jose de Azpiazu musika eskolakoek. Hala, bertako ikasleek orain arte ikasitakoak, publikoaren aurrean erakutsiko dituzte. Behean ikus daiteke antolatu duten ekintzak noiz eta non izango diren.

  • Hilaren 8an, 12:30ean, Lazarraga lorategian, akordeoi emanaldia.
  • Hilaren 10ean, 18:30ean, Santa Ana aretoan, piano entzunaldia.
  • Hilaren 12an, 18:30ean, Santa Ana aretoan, txistu eta zeharkako txirula entzunaldia.
  • Hilaren 13an, 17:30etan, Santa Ana aretoan, trikiti entzunaldia.
  • Hilaren 13an, 18:00etan, Gaztelekuan, perkusio entzunaldia.
  • Hilaren 18an, 17:30ean, Santa Anan, gitarra entzunaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak