Pandero ikastaroak antolatu ditu Lizargarate Trikitizale Elkarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 5a, 09:15

Panderoa jotzen.

Maixa Lizarribar, Xabier Berasaluze edo Lutxurdixo izango dira irasleak eta haur eta helduendako pandero ikastaroak izango dira. Ekainean egingo dituzte baina izena emateko azken eguna maiatzaren 15a da.

Lizargarate Trikitizale Elkarteak haur eta helduendako pandero ikastaroak antolatu ditu ekainerako. Eltzian izango dira ikastaro guztiak:

  • Panderoaren hastapena helduendako. 16 urtetik gorakoendako. Ekainak 9an, 10:00etatik 13:00etara. Xabier Berasaluze 'Leturia' izango da irakaslea. Prezioa: 10 euro.
  • Panderoaren hastapena haur eta gazteendako. 8-15 urte bitartekoei zuzenduta. Ekainaren 12an eta 19an, 10:00etatik 12:00etara. Irakaslea: Maixa Lizarribar. Prezioa: 10 euro.
  • Peñaparda. Adin guztietako herritarrei zuzenduta. Ekainaren 12an eta 19an, 12:30etik 13:30era. Irakaslea: Maixa Lizarribar. Prezioa: 10 euro (peñaparda) eta 15 euro (peñaparda eta panderoa)
  • Hanka eta buru. Panderoaren oinarrizko ezagutza duen edozein herritarrei zuzenduta. Ekainaren 5ean, 10:00etatik 12:00etara. Irakaslea: Lutxurdixo. Prezioa: 10 euro.

Izena  maiatzaren 15a aurretik eman behar da helbide honetara mezua bidalita: lizargarateelkartea@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak