Bihar egingo dute udaleku irekietako zozketa

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mai. 4a, 14:50

Aurreko urte batean udaleku irekietan parte hartu zuen ume bat bisera naranja buruan duela.

Gehienez 400 ume hartuko dituzte aurten Oñatiko udaleku irekietan eta gehiagok eman dute izena. Zozketa bidez jaitsiko dute kopurua muga horretara eta zozketa bihar, eguaztena, egingo dute. Familiaka egingo da eta emaitzak mailez jakinaraziko dituzte.

Egoera pandemikoagatik, gehienez 400 ume hartuko dituzte aurten udaleku irekietan baina gehiagok eman dute izena eta orain, aurrez esandako moduan, zozketa egingo dute ezarrita duten muga hori ez gainditzeko. Zozketa bihar, maiatzak 5, egingo dute eta emaitzak posta elektroniko bidez bidaliko dizkiete familiei, "lehenbailehen"; ez da zerrendarik argitaratuko.
 
Familien eskaerak kontuan hartuta, zozketa familiaka egingo dute. Horrela, ez da posible izango familiako haurren bat udalekuetara ezin joanda geratzea, familiako beste kideren bat doan bitartean.
 
Kanpoan geratzen diren familiei Oñatiko Udalak automatikoki itzuliko die izen-ematearen dirua, hamabost eguneko epean. Familiek ez dute inolako gestiorik egin beharko.
 
Edozein zalantza argitzeko, telefono zenbaki hau jarri dute eskura: 688 78 66 59
 
Ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango dira aurtengo udaleku irekiak. Zerbitzua Haur eta Gazteria teknikariaren ardurapean egongo da baina koordinazio lana Txatxilipurdi elkarteak egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak