Komedia bat da, eta, zentzugabekeriekin eta ironia puntuekin, migrazioaren errealitate "tragikoari" aurre egiten saiatuko dira Pabellon 6 Gazte Konpainiak, Santa Anan aurkeztuko duen Migraaaantes ikuskizunean.
Gaztelaniaz eskainiko dute eta hainbat jatorritako migratzaileak, trafikatzaileak, politikariak eta artistak ikusi ahalko dira. Horiei bizia ematen egongo diren aktoreak, hauek dira: Ioritz Benito, Nagore Cenizo-Arroyo, Albar Cirarda, Lara Perez, Ander Sanchez Rey eta Olfa Sendesni. Antzezlanaren zuzendaria, berriz, Beatriz Velilla da.
Sarrerak, salgai daude Udalaren webgunean, 10 euroren truke.