Informa*Tu taldeak gonbidatuta dator bihar, martitzena, Cristina Martin idazle eta kazetaria, Pandemiari buruzko egia hitzaldia egitera, eta ordurako deitu dute elkarretaratzea. "Besteak beste, aldaketa klimatikoa eta pandemiaren negazionista da. Horrez gain, abortua, eutanasia, mugimendu feminista, Black Lives Matter eta etorkinen etsaia" dela diote eta "horrelako mezuak onargarriak ez direla aldarrikatzeko" egingo dute kale agerraldia bihar.