Mugiment kirol txartelarekin bat egin du Oñatiko Udalak

Maialen Santos 2021ko api. 23a, 13:32

Txartel hori duten Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batzuetako biztanleek ere erabil ditzaketela Oñatiko kiroldegiko zenbait zerbitzu.

Hain zuzen ere, gimnasioa eta fitness gela erabili ahal izango dituzte, zerbitzuak zabaltzen dituztenetik aurrera.

Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortutakoa da Mugiment txartela, eta, EAEko beste herri batzuetakoek Oñatiko hainbat kirol zerbitzu erabil ahal izango dituzten modu berean, oñatiarrek ere berdina egin ahal izango dute; betiere, egitasmo horrekin bat egin duten herrietan.

Mugiment txartela atera edota horri buruzko informazio gehigarria eskuratu gura dutenek Zubikoa kiroldegiko bulegoetan galdetuta argitu ditzakete zalantza oro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak