Automatizazioa da EH Bilduren apirileko hitzaldiaren gaia

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko api. 20a, 21:09

Automatizazioa.

Eguaztenean, apirilak 21, egingo da Oñatiko EH Bilduk antolatutako hitzaldi zikloaren hurrengo hitzaldia. 'Automatizazioa: Produkzio modu desberdinen aukera eta arriskuak kontrajartzen' da gaia eta horren inguruan berba egitera etorriko dira gaia ezagutzen duten hiru aditu.

Luka Eciolaza –MGEPn Robotika eta Automatizazio irakasle eta ikerlaria–, Jaione Martinez –Skura kooperatibako eta Teks elkarteko kidea– eta Xabier Ugartemendia –LABeko ekintza sindikaleko idazkaria– dira hitzaldian berba egingo dute hiru lagunak.

'Hamar gai, hamaika berba' izeneko hitzaldi zikloarekin, gaur egun munduan dauden joera nagusien inguruan lasai hitz egitea gura du Oñatiko EH Bilduk, gai bakoitzean adituak direnekin eta hitzaldietara doazen herritarrek izan ditzaketen galderekin eta zalantzekin. Apirileko hitzaldia eguaztenean, hilak 21, izango da, Santa Anan, 18:30ean. Aurrez hartu daiteke sarrera, udal webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak