Beste bi hitzaldi egingo ditu apirilean Informa*Tu taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko api. 20a, 10:04

Piperrak (Argazkia: pixnio.com)

Astearte informatiboak izeneko hitzaldi sorta antolatu zuen mar-txorako Informa*Tu taldeak, eta, "izan duten harrera ona ikusita", jarraipena ematea erabaki dute. Hala, beste bi hitzaldi antolatu dituzte apirilerako. Gaur da lehenengoa.

Apirilerako antolatu dituzten hitzaldietako lehendabizikoa gaur, martitzena, da. Nola indartu immunitate sistema elikaduraren bidez da hitzaldiaren gaia eta Isabel Moreno oñatiarra izango da hizlaria. Hilaren 27koan, berriz, "Pandemiari buruzko egia" kontatuko du Cristina Martin idazle eta kazetariak. Hitzaldi biak izango dira Santa Anan, 19:00etan. Aurrez hartu behar da sarrera bide hauetako bat erabilita: 658 719 089 telefono zenbakia edo osasunaetaeskubideakdebagoiena@protonmail.com helbidea.

Antolatzaileek emandako datuen arabera, martxoan egindako saioetan, 100 lagun baino gehiago joan dira bakoitzera; 475 pertsona, guztira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak