360 parte-hartzaile izango dira hurrengo zapatuko duatloian

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko api. 15a, 17:24
Elorregiko biribilgunean dagoen kartela.

Banan-banan irtengo dira herriko plazatik, erlojupekoan: 16:00etan lehenengoa eta 18:30ean azkena. Bailarakoak ere badira parte-hartzaileen artean.

Bakarkako erlojupekoa izango da aurtengo Oñatiko duatloia. Banaka aterako dira parte-hartzaileak plazatik eta erlojupeko proba izango da. Batetik bestera denbora tartea utziko dute: 16:00etan aterako da lehenengoa eta 18:30ean azkena. Formatu honekin, muga jarri diote aurtengo probari, iratuen duen bitarte horretan zirkulaziorako itxita egongo dira-eta Oñati eta Elorregi arteko errepidea zein herriguneko eta auzo batzuetako bideak.

360 parte-hartzaile izango dira, denak federatuak eta denak EAEkoak, bailarakoak ere bai tartean. 60 bat dira emakumezkoak. "Aloña Mendiko triatloi taldeko hogei bat lagun eta beste 80 bat herritar egongo gara lanean egun horretan: 100 bat boluntario, gutxi gorabehera. Egia da gogoz gaudela probarako, aurten egingo den lehenengoa izango da. Egin ahal izateko aukera gehien erlojupeko modu horrek eskaintzen zituela ikusita antolatu genuen horrela, eta ea ondo ateratzen den", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak