Atzeratu egin dute 'Beita' antzezlana

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko api. 14a, 14:18
'Beita' antzezlaneko aktoreak.

Egubakoitzean ziren 'Beita' antzezlanaren saioak atzeratu egin dira eurek jakitera eman dutenez: "Egoerak horrela aginduta antzezlana atzeratzera behartuta sentitu gara". Sarrera guztiak itzuliko dituzte.

Xup taldearen bigarren antzezlana da 'Beita' eta egubakoitzean estreinatu behar zuten, baina atzeratu egin dituzte saioak "egoerak horrela aginduta". Sarrera guztiak agortuta zeuden eta denak itzuliko dituztela adierazi dute: "Internetetik erosi zenutenoi kontu korrontera itzuliko zaizue dirua zuzenean. Txokolateixan erosi zenutenek berriz bertatik pasa beharko duzue eskuz dirua itzultzeko eta plazako makinan erosi zenutenek ere bertan jasoko duzue".

Saioak noiz izango diren bezain laster jakinaraziko dutela diote, baina oraindik ez dute data berririk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak