'Don't be dummy' bide-hezkuntza programa aurkeztuko dute gaur Oñatin

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko api. 14a, 11:56

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Don't be Dummy/Zuk ez duzu ordezkorik izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua dute, eta goizeko 12:15etan Txantxiku Ikastolako 150 ikasleri streaming bidezko saio bat eskainiko zaie.

Online edo streaming bidezko saioa izango den arren, ekitaldian zehar testigantza ezberdinak ikusteko eta entzuteko aukera egongo da: ertzaina, suhiltzailea, larrialdietan lan egiten duen medikua eta trafiko-istripuek utzitako biktimak. Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 53 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 117 saio burutu dira, horietan 149 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 25.698 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 83 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera.

Zergatik Don't be Dummy?

Gazteria trafiko-istripuak izateko arriskua areagotzen duten faktore multzo baten jabe da. Alde batetik gazte psikologiari lotutako faktoreak daude (exhibizionismoa, norberaren gaitasunen neurriz kanpokotasuna, auto-baieztapena, arriskuaren topaketa, talde presioaren eragina...) eta beste alde batetik aurreneko urteetako gidatze esperientzia eza.

Don't be Dummy-k motorrezko ibilgailu baten gidari izateko zorian dauden, edo lagunekin batera ibilgailu batean bidaiari izango diren gazteak, errepideak dituen arriskuen inguruan eta aurretiaz har daitezkeen neurrien inguruan kontzientziatzeko beharrari erantzuten dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak