Eguenean hasita egingo du Hotz Oñatik urteroko elikagai bilketa

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko api. 13a, 16:48

Eguenetik zapatura da janari bilketa.

Lesboseko errefuxiatuendako urteroko janari bilketa egingo du eguenetik zapatura Hotz Oñati taldeak. Hainbat herritar egongo dira, hiru txandetan antolatuta jakiak batzen, herriko bost janari dendatan.

Hotz Oñatin janari bilketa egingo du eguenetik zapatura bitartean eta batutako elikagaiak Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Lesbosen duen proiekturako izango dira. Bilketa egingo dute apirilaren 15ean, 16an eta 17an herriko denda hauetan: Eroski, Eroski Errekalde, Errekaldeko denda, Super BM eta San Migel Kooperatiba.

Batuko dituzten produktuak dira:

  • Lekaleak, pasta, arroza
  • Arrain, barazki eta lekale kontserbak
  • Olioa
  • Haurrendako esne hautsa
  • Barra energetikoak
  • Txerrikirik ez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak