Egubakoitzera bitartean eman ahal izango da izena, itzal txotxongilo tailerrean parte hartzeko

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko api. 13a, 10:06
Mutiko bat, Zurrunka Teatro taldeko itzal txotxongilo tailer batean.

Zurrunka Teatro taldeko Eñaut Gorbearen eskutik, datorren astean, zortzi urtetik gorako neska-mutikoek kultura etxean egingo den itzal txotxongilo tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Tailerra hilaren 21etik 23ra bitartean izango da 17:30ean, eta liburutegian eman behar da izena egubakoitzera bitartean.

Itzal txotxongilo tailerra datorren astean egingo da kultura etxean, eguaztenean, eguenean eta egubakoitzean. Tailerrek egunero bi zati izango dituzte: lehenengoan, sortu egingo dute, eta bigarrenean, oholtzan, oihal atzean inprobisatu eta jolastu egingo dute.

Zurrunka Teatro taldeko Eñaut Gorbeak eskainiko du tailerra, eta halaxe azaldu du hiru egun horietan egiten saiatuko direna: “Lehenengo egunean, itzal txotxongilo teknikaren oinarria ulertzen eta esperimentatzen saiatuko gara. Bigarrenean, gorputza eta elementu gehigarriak erabiliko ditugu, hau da, esaterako, maskara handi bat sortuko dugu. Eta hirugarren egunean, ikusiko dugu ea nola joan diren aurreko saioak, baina seguru aski argi beltzarekin jolastuko gara. Apar txotxongiloak egingo ditugu, eta margo fluoreszentearekin margotuta eta argi morea erabilita, itzalaren kontrakoaz esperimentatzeko”.

Gorbeak gaineratu du helburua ez dela mostra bat egitea izango, baizik eta esperimentatzea eta itzalen magiarekin disfrutatzea.

Izen-ematea

Atzo, astelehena, zabaldu zen izena emateko epea eta interesa dutenek egubakoitzera bitartean izango dute aukera liburutegian izena emateko. Gogoratu, zortzi urtetik gorako neska-mutikoei zuzenduta egongo dela tailerra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak