Oñatiko Udalak autobus zerbitzu berezia jarri du asteburu honetarako. Gainera, Aste Santuan egon den bezala, aparkalekuak zainduko dira, eta betetzen direnean, autobusez joatea gomendatuko zaie herritarrei. Horri lotuta, Udalak gogoratu nahi izan du "guztiz debekatuta" dagoela autoak aparkatzeko guneetatik kanpo uztea.
Honako hauek dira Oñatiko Udalak argitaratu dituen ordutegiak:
