Auto-ilarak sortu dira goizean zehar Arantzazuko norantzan

Hasier Larrea 2021ko api. 1a, 12:32

Arantzazuko turismo bulegotik jakinarazi dute trafikoko langileek errepidea itxi dutela 9:30ean, aparkalekuak gainezka zeudelako. Ondorioz, ilara luzeak sortu dira Oñatitik Arantzazura bidean.

Gaur goizean goiz mendira joateko asmoz jende ugari igo da Arantzazura autoz. 9:30ean itxi behar izan dute errepidea santutegirako norantzan, aparkalekuetan tokirik ez zegoelako. Trafikoko langileak parkingetara joateko bidea zabaltzen joan dira pixkanaka, aparkatuta zeuden zenbait auto Oñatirantz jaisten hastearekin batera.

Auto-ilarak murrizteko asmoz, Oñatiko Udalak orduko bi autobus jarri ditu Arantzazura igotzeko, 7:30eatik 18:30eara bitartean. Bertatik jaisteko autobus zerbitzua ere jarri du, 8:00etatik 19:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak