Bisita gidatuak eta orientazio jolasa familian, Arantzazun

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 30a, 13:09

Orientazio-jolasean, Arantzazun.

Gipuzkoako Parketxeen sarearen baitan, Arantzazuko parketxean bisita gidatuak izango dira zenbait egunetan, eta Ibilbide irisgarriko sekretuak izenpean, orientazio-jolasa familian egiteko ekintza ere antolatu dute beste hainbat egunetarako.

Arantzazuko parketxeko bisita gidatuak izango dira apirilaren 1ean, 5ean, eta 11n. 11:30ean hasiko dira, eta bi euroko prezioan egin daiteke bisita. Ibilbide irisgarriko sekretuak, familian egiteko orientazio-jolasa, berriz, apirilaren 2an, 3an, 4an eta 10ean egiteko aukera izango da, ibilbide irisgarrian zehar. 10:30ean hasiko dira, eta, hiru euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.

Harremanetarako

Horrekin batera, jaiegunetan eta asteburuetan zabalik egongo da Arantzazuko parketxea, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Informazio gehiago jasotzeko edo erreserbak egiteko 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefono zenbakietara deitu edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak