Edurne Urteaga: "Sevillan egon ezin izana mingarria da zaleondako"

Mireia Bikuña 2021eko apirilaren 2a

Edurne Urteaga, Reala animatzen.

Taldea animatzeko 21 bidaia egin eta hamabost futbol zelai bisitatu ostean, Edurne Urteaga Sevillako Cartujara joan barik geratuko da.

"Lyonen, Manchesterren, Bartzelonan, Madrilen, Valladoliden... egon ostean, penagarria da Sevillakoa, baina etorriko dira beste final batzuk".

Atotxan egondakoa da, eta Reala Azkoagainen ikusitakoa. Aitarengandik jaso zuen futbolerako maitasuna, eta, egun, Reala zaletasun handiena da. "Hamabi urte daramat bazkide. Lehenengo Mailarako igoera bizi izan nuen, eta Kopako finala beste pauso bat da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak