Etxean ikusiko dute finala, eta uste du Reala faboritoago dela. "Athleticek asko irabazi du Marcelinorekin, eta kopak irabaztera ohituago dago. Ligako partiduan hobeak izan ginen, eta Realaren aldeko apustua egingo nuke. Hori bai, errespetu handiarekin, partidu bakarrera edozer gerta liteke eta", esan du.
Eta, hain justu ere, partidu bakarra izatera, golak izango dira garrantzitsuenak. "Azken metroetan asmatu behar dugu. Baloiaren jabetza edukitzea inportantea da, baina ez badugu golik sartzen... Hori, eta defentsan sendo egotea".