Kalera aterako ditu jolasak Txaloka ludotekak opor egunetan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 29a, 09:06
Txaloka ludotekako jolasetan parte hartzen umeak plazan (Argazkia 2018koa da).

Herriko toki ezberdinetan egingo dituzte jolasak herriko hau guztiekin batera. Aste honetakoak arratsaldez izango dira eta Pazko Astekoak, goizetik. Gaur, adibidez, plazan, irudiak sortuko dituzte playmas-a erabilita eta eraikuntza jolasak ere egingo dituzte.

Umeen eskola oporretan egin ohi duen moduan, datozen egun hauetan kalera atera ditu jolasak Txaloka ludotekak. Irekiak izango dira jolasak, haur guztiendako, eta ez dago aurrez izenik eman beharrik, nahikoa da ekintzak egingo dituzte tokira bertaratzea eta jolas egin gura dela esatea.

Herriko txoko ezberdinetan egingo dituzte ekintzak -plazan, San Martinen edo ur txorroten parkean adibidez- eta jolasak ere ezberdinak izango dira egun eta toki bakoitzean. Egin dituzten jolasen artean daude, esaerako: malabarak egitea, oreka jolasak, bitxigintza makarroiak erabilita, puzzleak, mural erraldoi bat edo mahai jolasak. Aste honetakoak -gaur, bihar eta etzi- arratsaldez izango dira eta Pazko Astekoak, goizez. Agendan dator zein egunetan zer eta non egingo duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak