Iratxe Agilerak, Kai Nakai-k Gasteizko musikariak borobildu zuen atzo, zapatua, Antixena gaztetxeak antolatutako Korrika Egunaren egitaraua. Arabarrak "gustura eta energia positibo handiarekin" jardun zuen kantuan eta dantzan taularen gainean lagun izan zituen DJ-arekin eta bi dantzariekin. Ikusleek ere modu berean erantzun zuten eta asko gozatu zuten; hala kontatu zuen emanaldian izan zen lagun batek. "Sekulako giroa egon da, aulkitik jaikitzeko gogoz geunden dantzan gusturago egiteko, baina ezin hori egin, eta eserita bada ere, astindu dugu apur bat gorputza".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.